Argi dago oraingo jolasak ez dira lehengo berdinak. Zuk ere nabaritu duzu, ezta? Guraso zarenetik, arratsaldeak parkean pasatzen dituzunetik, zuk izan zenuen haurtzaroak eta zure umeak duenak antza gutxi dutela. Haurrek parkean denbora gutxiago pasatzeaz gain, hauen jolasak ere aldatu egin dira. Non geratu dira “Lurra” edota “Ezkutaketa” bezalako jolasak? Bidean galdu dira… Hobeto esanda, arekara baztertu dira… Eta telebistan ikusitako zerbaitetan eta bideojokoetan oinarritutako jolasek ordezkatu dituzte. Baina gurasoen mugikorrekin jolasten edo bideoak ikusten egoten diren haurrak ere ikusten dira. Begi bistakoa da teknologiak gero eta garrantzi gehiago duela gure bizietan, teknologiaz inguraturik bizi gara, hauen artean murgilduta.
Era digital honetan, baita ikusi dugu zein baliagarriak eta garrantzitsuak diren teknologiak. Are gehiago, zein beharrezkoak izango diren “menperatzea” etorkizun hurbil batean. Testuinguru honetan, guraso bezala ez duzu nahi zure seme-alabak atzean geratzea. Horregatik nahi duzu zure umea ordenagailuarekin abila izatea, informatika ikastea, robotikaren munduan murgiltzea… Eta hor sartzen gara gu, GaurkoTek. Robotika eta Teknologia ikastaroak eskaintzen ditugu, baita udaleku formatuan ere.
Baina nahiz eta teknologiaren munduan ikusmiratzea garrantzitsua dela iruditzen zaigun, gure ustez dena ez da teknologia. Haurrak robotikan eta programazioan hastapenak izatea oso baliagarria izan daitekeela deritzogu. Esan bezala, hori zu ere jabetu zara, guraso bezala, gure gizarteari gainbegiratu azkar bat emanez.
Baina hemen ere aipatu behar dugu OREKA. Baina guk orain kontatuko dizuguna balantza orekatzeko besterik ez da. Gehiegi desplazatu baita teknologiaren aldera…
Umeek jolastu egin behar dute, alde batetik bestera korri egin, erori, beste haurrekin elkartu… Esperientzia hauek beharrezkoak zaizkie beraien hazkuntzarako. Izan ere, beste haurrekin jolastean zure seme-alaba ere ikasten ari da. Jolasa, bere forma guztietan, haurrek inguratzen dituen munduari buruz ikasteko duten tresnarik ahaltsuena da: gotorlekuak eraikiz, lorategiko txoko bat arakatuz edo ipuinen bidez fantasiazko munduetan murgilduz… Jokoak sormena elikatzen du eta autoadierazpena sustatzen du.
Beraien fantasiazko munduak eraikitzen ari direla haurrak, jartzen duten “adreilu” bakoitza baloratzen ari dira: gustatzen zaien edo ez, beraien ideiekin bat doan ala ez… Aisialdiko uneek aukera ematen diete haurrei beren interesak esploratzeko eta gustuak deskubritzeko. Jolasaren izaera hezitzailea garbia da, nortasuna hezten laguntzen baitu.
Jolasak, beste umeekin elkartzera bultzatzen die, lagunak egitera. Sortutako beraien mundu zoragarria besteei erakutsi nahi diete. Jolas libreak trebetasun sozialak garatzen laguntzen dizkie: beste umeei laguntzen, hauekin partekatzen, gatazkak konpontzen, autokontrola… erakusten die. Jolasari esker harreman afektibo sendoak ezarriko dituzte.
Baina jolas librearen ekarpena haratago doa! Trebetasun motor eta kognitiboen garapena ere sustatzen du. Hezkuntzaren hasierako etapan jolas motorra haurren psikomotrizitatearen garapen-iturri argietako bat da. Jolasaren bidez hobeto garatzen da, honen gabezian baino. Jolasak erronkak aurkezten ditu, ikasteari bidea irekitzen dio. Agertzen diren egoerek irtenbide inteligenteak behar dituzte jokoetan sortzen diren arazoak konpontzeko. Ikuspuntu honetatik, jolastea eta ikasteren artean ez dago bereizketarik.
Oraindik balantza orekatzea lortu ez badugu, jarraian esango dizugunak guztiz orekatuko du. Jolasean umea ondo bizi da eta gai sentitzen da. Askotan haurrak helduaren itzalean eta berari atsegin nahian sentitzen dira. Hau guztiz normala da. Zure umeak zugan duen miresmenak eta maitasunak horrela sentitzera eta jokatzera eman dakioke. Sentimendu honi buelta emateko jolas librea dugu. Ez baitago gaizki jolasteko modurik, porrotik, inork ez diete esaten zer egin behar duten eta gai eta ondo sentitzen dira. Hori da umeari eskaini diezaiokezun altxorrik handiena!
Balantzaren ideiara itzuliz, ez da jolas eta aisialdiak haurtzaroan duten garrantzia ezkutatu behar. Esperientzia horiek funtsezkoak dira zuen seme-alaben sormena, autonomia eta trebetasun sozialak lantzeko. Are gehiago, aurrerapen teknologikoaren eta jolas librearen aberastasunaren arteko oreka sustatzean, haurraren garapen integrala bermatzen dugu. Hau bilatzen dugu guk gure udalekuekin, ireki zein itxietan.
Hau guztia kontatu ostean, beste begi batzuekin ikusten duzula aisialdia? Beraz, eman ditzagun haurrak parkera! Hegazkinik hartu gabe bidaia dezaten! Txokoak arakatu, mundu berriak deskubritu…Gazteluak eraikitzearekin batera beraien nortasuna eraiki!