Aste Santuko Jarduerak
Aste Santuan ere une egokia da teknologiarekin ikasten eta gozatzen jarraitzeko. Programazioa, diseinua, bideo-jokoen sorkuntza, elektronika eta askoz gehiago. Hauek dira oraingoan aukeratu ditugun tailerrak:
Astigarragako akademian
MINECRAFT: ZOOLOGIKOA 🦙🐫🦜🦇
Hemen beste aukera on bat oporraldi hauetan ikasten jarraitzeko ondo pasatzen duzuen bitartean!
Bai, Minecraft berriz ere, asko gustatzen den erreminta bat da eta proiektu ugari egin ditzakegu, baina zer egingo dugu oraingoan? Minecraften ZOOLOGIKO bat sortuko dugu!! Bai bai, Minecraftek ere animaliak ditu eta ez gutxi! 🦙🐫🦜🦇
Saguzarrak, lamak, txoriak, arrain mota pila, ardiak, untxiak, gameluak, hartzak, igelak… denak bizitzeko toki polit bat behar dute eta hori eraikitzen saiatuko gara denon artean! denok batera mapa berdinean proiektu berdina garatzen.
Baina ez uste, ez da dena eraikitzea izango, gauzatxo batzuk ere programatuko ditugu: Sarrerak erosteko eta erabiltzeko mekanikak, ate automatikoak, funikular antzeko bat… gauza guzti hauek martxan jartzeko komandoak eta redstona erabiliko dugu.
Denon artean adostu beharko dugu nola banatuko diren, zein forma izango duten eta zein tamainako eremuak sortuko ditugu.
Gai izango al gara jatetxe bat eraikitzeko zoologikoaren barruan?
Izena ematen dutenen ezagutzetara egokituko dugu proiektua, eta bakoitzaren trebetasunetara egokitutako zereginak esleituko ditugu.
Pertsona bakoitzak ordenagailu bat erabiliko du, eta USB memoria bat ekartzen badute, mapa etxera eraman ahal izango dute (edozein gaitasunekoa nahikoa izango da).
◾ ADINA: LH 3tik DBH 2ra.
◾ DATAK: martxoaren 25, 26 eta 27.
◾ PREZIOA 90€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON Nabarra Oñatz 7 behea 2
◾ PLAZA MUGATUAK: 14 pertsona.
BETETA DAGO
3D MODELATZEA BLENDERen 🎬
Ikastaro berri bat aurkezten dizuegu oraingoan, Blender doako programa erabiltzen ikasiko dugu!
Zer da Blender? Blender doako eta kode irekiko 3D sorkuntzako tresna multzoa da. Blenderrekin, 3D bistaratzeak, irudi finkoak, 3D animazioak eta efektu bisualak sor daitezke. Bideoak ere edita daitezke.
Oraingoan tresna hau, paisaia polit bat sortzeko erabiliko dugu. Minecraft asko gustatzen zaiela eta geometriari dagokionez eredu sinpleak erabiltzen dituela aprobetxatuz, aitzakia ezin hobea da gure proiektua “Minecraftiano” paisaia batean oinarritzeko.
Elementu desberdinak sortu beharko ditugu: Lurra blokeka, Steve protagonista, zuhaitzak eta denbora ematen badigu, animaliatxoren bat edo beste, oiloak edo igelak, esaterako.
Oinarrizko ereduak sortu ondoren, konposizioa sortu beharko dugu, eta, ondoren, testurak sortu eta kokatu.
◾ ADINA: LH 4tik DBH 4ra.
◾ DATAK: apirilaren 2, 3, 4 eta 5.
◾ PREZIOA: 110€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON: Nabarra Oñatz 7 behea 2
◾ PLAZA MUGATUAK: 12 pertsona.
Donostian (Jason fundazioan)
3D MODELATZEA BLENDERen 🎬
Ikastaro berri bat aurkezten dizuegu oraingoan, Blender doako programa erabiltzen ikasiko dugu!
Zer da Blender? Blender doako eta kode irekiko 3D sorkuntzako tresna multzoa da. Blenderrekin, 3D bistaratzeak, irudi finkoak, 3D animazioak eta efektu bisualak sor daitezke. Bideoak ere edita daitezke.
Oraingoan tresna hau, paisaia polit bat sortzeko erabiliko dugu. Minecraft asko gustatzen zaiela eta geometriari dagokionez eredu sinpleak erabiltzen dituela aprobetxatuz, aitzakia ezin hobea da gure proiektua “Minecraftiano” paisaia batean oinarritzeko.
Elementu desberdinak sortu beharko ditugu: Lurra blokeka, Steve protagonista, zuhaitzak eta denbora ematen badigu, animaliatxoren bat edo beste, oiloak edo igelak, esaterako.
Oinarrizko ereduak sortu ondoren, konposizioa sortu beharko dugu, eta, ondoren, testurak sortu eta kokatu.
◾ ADINA: LH 4tik DBH 4ra.
◾ DATAK: Martxoaren 22, 26, eta 27.
◾ PREZIOA: 90€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON: San Antonio Kalea, 11
◾ PLAZA MUGATUAK: 12 pertsona.
MINECRAFT: JOLAS-PARKEA
Nork joan nahi du Port Aventurara bere jolas-parkea sortzeko aukera izanda? Horixe egingo dugu Aste Santuko txanda honetan. Talde-lanean, denak batera mapa berean, zerbitzari lokal batean konektatuta.
Errusiar mendiak, itsasontzi lasterketa, punteria jokoak… eta askoz atrakzio gehiago. Baina, noski, ados jarri beharko dugu eremu bakoitza non eta nola joango den erabakitzeko.
Oraingoan eraikuntzan arituko gara batez ere, baina ezin izango ditugu ahaztu “redstone” eta komando gure lagunak. Atrakzioak ahalik eta modu automatikoenean funtzionarazteko erabiliko ditugu: txanpon batzuk utzi behar izatea atrakzio batera igotzearen truke, plater-tiroan txanpon batzuk irabazi ahal izatea, bagoi bat martxan jartzea botoi bat sakatzean… eta beste hainbat mekanika.
Izena ematen dutenen ezagutzetara egokituko dugu proiektua, eta bakoitzaren trebetasunetara egokitutako zereginak esleituko ditugu.
Pertsona bakoitzak ordenagailu bat erabiliko du, eta USB memoria bat ekartzen badute, mapa etxera eraman ahal izango dute (edozein gaitasunekoa nahikoa izango da).
◾ ADINA: LH 3tik DBH 2ra.
◾ DATAK: Apirilaren 2, 3, 4 eta 5
◾ PREZIOA 110€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON Nabarra Oñatz 7 behea 2
◾ PLAZA MUGATUAK: 14 pertsona.
Beasain (Okami Technology)
ROBOTIKA: PINTZA eta IBILGAILUA
Eskolaz kanpoko ikastaroan horrelako proiekturik egin ezin badugu ere material kontuengatik, badakigu gehien gustatzen zaien gauzetako bat ASMATZEA dela badakigu, pieza pila bat hartzea eta hutsetik sortu.
Hori da ikastaro honetan landuko dugun gauzetako bat. Jarraibide batzuk emango ditugu erronka desberdinak gainditzen dituen ibilgailu bat asma dezaten: oztopoak saihestea, A puntu batetik B puntu batera azkarrago nor iristen den ikustea, ibilgailuetako zeinek alda dezakeen abiadura mekanikoki… Zein da egonkorrena? zein arinena?
Engranajeen, mekanika eta fisika kontzeptuen… arteko loturari buruz ikasi beharko dugu, eta, jakina, estetika, koloreak, simetria… ere pixka bat zainduko ditugu.
Denbora ematen badigu, beso robotiko pintzaduna muntatu eta programatuko dugu. Ez da batere erraza muntatzea, kontzentrazioa eskatzen baitu, urrats asko egiten baitira. Baina lasai, horretarako gida bat erabiliko dugu.
Ondoren, ibilgailua bezala, besoa programatuko dugu kontrolatu ahal izateko eta zamak hartu eta beste leku batean uzteko.
Lortuko al dugu muntaia-kate bat sortzea garabi guztien artean?
◾ ADINA: LH 3tik DBH 2ra.
◾ DATAK: martxoaren 25, 26 eta 27.
◾ PREZIOA: 90€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON: Gudugarreta Auzoa, 8, 20200 Beasain
◾ PLAZA MUGATUAK: 12 pertsona.
MINECRAFT: GOSE-JOLASA
ÑAM ÑAM!! Gose al zara?
Ezagutzen duzu “Gose-jokoak” film ospetsua? non pertsona talde bat eremu mugatu batean askatzen duten eta bertatik ateratzeko pertsona bakarra geratu behar dena. Bizirik iraun behar dute eta beste aurkariak akatu handik atera ahal izateko, modu bakarra da!
Joko hori birsortuko dugu, baina Minecraften!
Badakigu Minecraftek aukera asko eskaintzen dizkigula eta hau beste bat da. Mapa bat sortuko dugu erdiko gune batekin, eta bertan bizirauteko eta gainerakoak ezabatzeko baliabideak aurkituko ditugu.
Gero, mapan ausaz banatuta, kutxa gehiago jarriko ditugu biziraupenerako oso baliagarriak izango diren baliabideekin.
Honek guztiak funtziona dezan, gogor emango diegu komandoei. Mekanika batzuk diseinatuko ditugu kutxak aleaatorioak izan daitezen eta, automatikoki, partida hastean, jokalariek modu aleoatorioan ere has daitezen kubo batzuetan. Kubo horiek desagertu egingo dira atzerako kontua amaitzen denean partida hasteko.
Mapa probatu eta hobetu beharko dugu. Trebea eta azkarra izan beharko duzu. Zein izango da zure estrategia? Eskutatuta egon ala beste jokalarien bila joan?
Izena ematen dutenen ezagutzetara egokituko dugu proiektua, eta bakoitzaren trebetasunetara egokitutako zereginak esleituko ditugu.
Pertsona bakoitzak ordenagailu bat erabiliko du, eta USB memoria bat ekartzen badute, mapa etxera eraman ahal izango dute (edozein gaitasunekoa nahikoa izango da).
◾ ADINA: LH 3tik DBH 2ra.
◾ DATAK: Apirilaren 2, 3, 4 eta 5
◾ PREZIOA 110€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:30
◾ NON: Gudugarreta Auzoa, 8, 20200 Beasain, Gipuzkoa
◾ PLAZA MUGATUAK: 14 pertsona.
Irun (Auzopark)
ROBOTIKA: PINTZA eta IBILGAILUA
Eskolaz kanpoko ikastaroan horrelako proiekturik egin ezin badugu ere material kontuengatik, badakigu gehien gustatzen zaien gauzetako bat ASMATZEA dela badakigu, pieza pila bat hartzea eta hutsetik sortu.
Hori da ikastaro honetan landuko dugun gauzetako bat. Jarraibide batzuk emango ditugu erronka desberdinak gainditzen dituen ibilgailu bat asma dezaten: oztopoak saihestea, A puntu batetik B puntu batera azkarrago nor iristen den ikustea, ibilgailuetako zeinek alda dezakeen abiadura mekanikoki… Zein da egonkorrena? zein arinena?
Engranajeen, mekanika eta fisika kontzeptuen… arteko loturari buruz ikasi beharko dugu, eta, jakina, estetika, koloreak, simetria… ere pixka bat zainduko ditugu.
Denbora ematen badigu, beso robotiko pintzaduna muntatu eta programatuko dugu. Ez da batere erraza muntatzea, kontzentrazioa eskatzen baitu, urrats asko egiten baitira. Baina lasai, horretarako gida bat erabiliko dugu.
Ondoren, ibilgailua bezala, besoa programatuko dugu kontrolatu ahal izateko eta zamak hartu eta beste leku batean uzteko.
Lortuko al dugu muntaia-kate bat sortzea garabi guztien artean?
◾ ADINA: LH 2tik DBH 2ra.
◾ DATAK: Apirilaren 2, 3, 4 eta 5
◾ PREZIOA: 110€*
◾ ORDUTEGIA: 9:00 – 13:00
◾ NON: Auzolan Kalea, 6, 20305 Irun.
◾ PLAZA MUGATUAK: 12 pertsona.
Plazak izen-ematearen orden berean esleituko dira. Plazak betetzean, itxaron-zerrenda irekiko dugu.
Ez dute materialik behar, baina USB memoria bat eta koaderno bat boligrafoarekin ekartzea gomendatzen dugu .