Aste Santuko Jarduerak
Aste Santuan ere une egokia da teknologiarekin ikasten eta gozatzen jarraitzeko. Programazioa, diseinua, bideo-jokoen sorkuntza, elektronika eta askoz gehiago. Hauek dira oraingoan aukeratu ditugun tailerrak:
Astigarragako egoitzan (Nafarroa Oñatz 7) izango ditugun txandak aurkezten dizkizuegu. Bi ikastaro izango ditugu aldi berean bertan ditugun bi ikasgelak aprobetxatuz, hau da, guztira 4 ikastaro izango dituzu aukeran.
MINECRAFT LASTERKETAK
ㅤApirilak 14, 15 eta 16
Abentura, puzzleak, arkitektura… eta orain, LASTERKETAK Minecraft-en! Jolas eta ikaskuntzarako ia mugagabea den tresna honek eraikuntzak, dinamikak, puzzleak, mini-jokoak eta abar sortzeko aukera ematen digu.
Oraingo honetan, kalitatezko lasterketa sortzeko beharrezko guztia diseinatzeko erabiliko dugu: zirkuituak, ibilgailuak, helmuga, harmailak, abiadura handiagoak lortzeko bidean hartu beharreko booster objektuak… Horretaz gain, beharrezko funtzionalitate guztiak sortzeko komando-bloke bidezko programazioa landuko dugu. Proiektu dibertigarri honetan taldean lan egiten ikasi beharko dugu, ahalik eta emaitza hoberena lortzeko. Ekin diezaiogun lanari!
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ90€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
ㅤUSBa ekarri.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
BIDEO-SCRATCH
ㅤApirilak 14, 15 eta 16
Scratch mila erabilera dituen softwarea da. Dibertitzen eta ikasten ari garen bitartean, denetatik sor dezakegu: jokoak, programatxoak, simulagailuak eta abar. Ohikoena gure bideojokoetako pertsonaiak teklatuaren eta saguaren bidez kontrolatzea da, baina ez dugu zertan aukera horietara mugatu, ordenagailu eramangarrien pantailan integratutako kamera mugimendua detektatzeko sentsore optiko gisa erabiltzeko ematen baitigu Scratch-ek.
Baliabide hau aprobetxatuz, joko sinple eta konplexuak garatuko ditugu, non gure programatzeko eta kamara bidezko kontrola menperatzeko trebezia proban jarriko ditugun. Ea nork sortzen duen erronka zailena!
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ90€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
ㅤUSBa ekarri.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
BIDEO FILMMAKER ROBOTIKA
ㅤApirilak 22, 23, 24 eta 25
Robotikarekin bideo ikusgarriak sortzen!
Tailer honetan, parte-hartzaileek kamera eramango duten ibilgailu robotak, teleferikoak eta egonkortzaileak eraikiko dituzte, eta horiekin grabazio bereziak egingo dituzte. Teknologia eta sormena uztartuz, robotika praktikoa eta sortzailea ezagutuko dute.
Grabazioak akademiaren inguruan egingo dira, eta DaVinci Resolve erabiliz bideo-klip ikusgarriak sortuko dituzte. Prozesu osoa biziz, grabazio-teknikak eta bideo-edizioaren sekretuak ikasiko dituzte, ikus-entzunezko proiektuak maila gorenera eramateko.
Tailer honek robotikaren erabilera praktikoa eta ikus-entzunezko gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du, gaur egun hain garrantzitsua den mundu batean. Teknologiaz gozatzeko eta ikasteko esperientzia paregabea izango da!
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ110€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
ㅤUSBa ekarri.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
ZUBI ZINTZILIKARIA
ㅤApirilak 22, 23, 24 eta 25
Benetako aplikazioekin lotura handia duen proiektu dibertigarri hau baliabide robotiko polit eta askotarikoak uztartuz sortuko dugu. Gertutasun-detektore mota desberdinen, oinarrizko mekanika eta estatikaren eta programazioaren inguruan ikasiko dugu. Gainera, proiektu honetan sormenari ere lekua egingo diogu, eraikiko dugun zubi zintzilikariaren ingurunea osatuko duten elementu lagungarriak diseinatu, eraiki eta doitu beharko baititugu (autoak, itsasontziak, oinezkoak, merkantziak, etab.).
Robotikaren aplikaziorik tipikoenetako eta garrantzitsuenetako batean murgilduko gara, sortu eta jolasten dugun bitartean.
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ110€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
Beasaingo egoitzan (Nafarroa etorbidea 1) izango ditugun txandak aurkezten dizkizuegu. Bi ikastaro izango, bat txanda bakoitzeko.
BIDEO FILMMAKER ROBOTIKA
ㅤApirilak 14, 15 eta 16
Robotikarekin bideo ikusgarriak sortzen!
Tailer honetan, parte-hartzaileek kamera eramango duten ibilgailu robotak, teleferikoak eta egonkortzaileak eraikiko dituzte, eta horiekin grabazio bereziak egingo dituzte. Teknologia eta sormena uztartuz, robotika praktikoa eta sortzailea ezagutuko dute.
Grabazioak akademiaren inguruan egingo dira, eta DaVinci Resolve erabiliz bideo-klip ikusgarriak sortuko dituzte. Prozesu osoa biziz, grabazio-teknikak eta bideo-edizioaren sekretuak ikasiko dituzte, ikus-entzunezko proiektuak maila gorenera eramateko.
Tailer honek robotikaren erabilera praktikoa eta ikus-entzunezko gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du, gaur egun hain garrantzitsua den mundu batean. Teknologiaz gozatzeko eta ikasteko esperientzia paregabea izango da!
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ90€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
ㅤUSBa ekarri.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
MINECRAFT LASTERKETAK
ㅤApirilak 22, 23, 24 eta 25
Abentura, puzzleak, arkitektura… eta orain, LASTERKETAK Minecraft-en! Jolas eta ikaskuntzarako ia mugagabea den tresna honek eraikuntzak, dinamikak, puzzleak, mini-jokoak eta abar sortzeko aukera ematen digu.
Oraingo honetan, kalitatezko lasterketa sortzeko beharrezko guztia diseinatzeko erabiliko dugu: zirkuituak, ibilgailuak, helmuga, harmailak, abiadura handiagoak lortzeko bidean hartu beharreko booster objektuak… Horretaz gain, beharrezko funtzionalitate guztiak sortzeko komando-bloke bidezko programazioa landuko dugu. Proiektu dibertigarri honetan taldean lan egiten ikasi beharko dugu, ahalik eta emaitza hoberena lortzeko. Ekin diezaiogun lanari!
ㅤ09:00 – 13:30
ㅤ110€*
ㅤ4 – 14 plaza
ㅤ8 – 14 urte.
ㅤUSBa ekarri.
*10%ko deskontua 2 txandetan parte hartzeagatik edo GaurkoTek-eko ikasleentzat.
Eureka! Zientzia Museoan ere robotika jarduerak eskeiniko ditugu Aste Santuan! Oso proiektu politak dira eta bikain pasatzeko abagune ederra. Gainera, bertan bazkaltzeko aukera ere izango duzue 😋
SUMO TXAPELKETA EV3
ㅤApirilak 14, 15 eta 16
Robotikaren erresuman sartzeko prest zaude?
Eraiki zure sumo-robota eta prestatu beste muntaiekin lehian aritzeko! Irabazle bakarra geratuko da zutik… eta urrezko domina eskuratzeko aukera izango du. Zure robotak erronkari aurre egingo dio?
Tailer honetan ez dugu soilik robotak eraikiko; dibertsioa eta ikaskuntza eskutik helduta doaz! Aurkituko ditugu motorren indarra, sentsoreen magia, mekanika harrigarria, grabitatearen sekretuak, eta eraikuntza perfektuaren gakoa.
Apuntatu zaitez abentura robotiko honetan eta erakutsi zure irudimena eta trebetasunak!
ㅤ09:00 – 13:30*
ㅤUSBa ekarri.
ㅤ8 – 14 urte.
MINECRAFT WORLD EDIT
ㅤApirilak 22, 23, 24 eta 25
Bada garaia Minecraft-en modak erabiltzen hasteko! World Edit eraikuntza mod ospetsuaren ahalmen erraldoia aprobetxatzeko aukera emango digun eraikuntza tailer aparta dakarkizuegu. Minecraft-en gure pertsonaia, objektu edo eraikin gogokoenak sortuz gozatuko dugu, aldi berean koordenatuen, orientazioaren, neurrien, eraikuntzarako materialen eta abarren inguruan ikasten ari garela.
Parte-hartzaile bakoitzak gogokoen duen proiektua aukeratu ahal izango du: paisaia natural exotiko bat, airean dagoen hiri bat, bere Minecraft-eko pertsonaia gogokoenaren eskultura bat, tenplu erraldoi bat… Aukerak amaigabeak dira! Ziur gaude World Edit erabiltzen hastea zure Minecraft esperientzian mugarri bat izango dela.
ㅤ09:00 – 13:30*
ㅤUSBa ekarri.
ㅤ8 – 14 urte.
Izen emate orden berdinean esleituko dira plazak. Plazak beteko balira, itxaron zerrenda irekiko dugu.