GUREKIN LAN EGITEGO ESKAERA
Ikasturtearen hasieran eta Gabonetan, Aste Santuan eta udan jarduerak egiteko, gurekin lan egiteko langileak behar izaten ditugu.
Batez ere eguerdian (jangelako ordua) eta arratsaldetan (eskola ondoren) egiten dugu lan, aurrez aurreko ikastaroak emanez. Noiz behinka larunbatean edo oporraldian. Horrez gain, gainerako denborarekin egin beharreko beste zeregin batzuk ere badaude (lanaldian zenbat ordu dituzun kontuan hartuta):
- Saioak prestatzea (unitateak ulertzea, materiala prestatzea, formakuntza…)
- Ikasleen kudeaketa (hiruhileko ebaluazioak, bertaratze-kontrola…)
- Kudeaketa propioa (lanaldiaren kontrola, kilometroak, oporren egutegia…)
- Kudeaketa orokorra (eskoletarako kitak prestatzea, ordenagailua mantentzea)
- Edukia sortzea (Blog, Insta…)
- Sareetarako eta ikastaroetarako bideo-edizioa
- Eduki orokorra sortzea/hobetzea
- Ekitaldien garapena
- Gainerako ikaskideei laguntzea, tokatzen zaienean.
Ez kezkatu formakuntzaz, nozioak badituzu beti errazagoa izango da, baina prestakuntza guk emango dizugu.
Beti da interesgarria pertsona eta profil berriak ezagutzea, agian gure taldeari ekarpen desberdina egin diezaioketenak.
Irakaskuntza-mundua interesatzen bazaizu eta teknologiarekiko jakin-mina sentitzen baduzu, zurekin aurrez aurreko elkarrizketa bat izatea gustatuko litzaiguke, elkar ezagutzeko eta zure bizi-proiektua eta gure proiektua bateragarriak diren ikusteko.