Nor gara
Irakaskuntza bokazioa amankomunean dugun hainbat profesional gaztek (tira, jada ez horren gaztek 😄) osatzen dugu GaurkoTek. Gure jarduna erabateko profesionaltasunez zein gozatzeko asmoz burutzen dugu, etengabeko irakaskuntza zein ikaskuntzan murgilduta. Gure egunerokotasuna, gaztetxoenekin ahalik eta momentu dibertigarrienak pasatzea dugu helburu, elkarlanean ikasiz. Traste eta tramankuluak geure kabuz aztertu eta ulertzen ikastea beti gustatu izan zaigu eta horrela teknologiaren alde didaktikoena ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera ez dugu uste teknologia joko eta ohitura tradizionalekin bateraezina denik, hots, mendira joatea, hondartzan eguna pasatzea, lagunekin geratzea, kirola egitea… ikaragarri gustatzen zaigu, baina baita teknologia eta honek eskaintzen digun aukera mordoaz disfrutatzea ere.
Hori dela eta jarri dugu abian GaurkoTek. Bai teknologiaren erabilera ganorazko, arduratsu eta mugatua txiki-txikitatik ikasteko aukera eskaintzeko. Honekin, uler dezakegu, askotan, teknologiaren inguruko terminoak teorikoegiak eta zailak suerta dakizkigukeela eta hau aldatzeko asmotan jarduten dugu, teknologia bisual bat eskainiz eta gure egunerokotasunean garrantzia hartzen ari den esparru hau, modu bisual zein arduratsu batean ikasteko. Honekin, modu batera, pentsamendu logikoa, ikaskuntza autonomoa, errespetua eta beste hainbat balore eskuratzea litzateke gure beste helburuetako bat. Iruditzen zaigu, txikitatik tresna egokiak erabiliz gerora askoz errazago uler daitezkeela hizkuntza, logika, matematika eta konputazioarekin lotutako hainbat eduki (sintaxia, geometria, oinarrizko ofimatika eta kontularitza, etab.).
GaurkoTek osatzen dugun langileok esperientzia zabala dugu haurrekin lanean. 7 urtetik gora eman ditugu eskolaz kanpoko ekintzak, jardunaldiak, iraupen motz eta luzeko kanpamenduak, etab. antolatzen, teknologiaren inguruan esperientzia polit eta aberasgarriak eskaintzen erabiltzaile eta bezeroen beharretara ahalik eta hoberen egokitzen saiatuz betiere.
Zentzuzkoa iruditzen zaigu ondorioztatzea hainbat alor ezberdinetan ondo moldatzen ikasi ezkero, etorkizunean maila pertsonal eta profesionalean positiboki garatzeko aukerak askoz ere handiagoak izango direla. Horrenbestez, argi izan dugu hasieratik robotika eta bideojoko-sorkuntza soilik eskaini beharrean GaurkoTek-ek 3D-ko diseinua, irudi eta bideo edizioa (“youtuber” bihurtuko al da agian ikasleren bat? 😉), esperimentu elektrikoak eta diziplina anitz lotzen dituzten proiektu irekiak ere eskaini behar zituela. Honekin, haurrek hainbat balore ezberdin garatzeko eta hauen alderdi pertsonala garatzen joan ahal izateko.
Gure helburuetako bat ahalik eta publiko zabalenera iristea denez, formatu ezberdinetara egokitzeko ahalegina egiten dugu beti, eta beharrezkoa denean, neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Honekin batera, haurren beharrak ahalik eta modu egokienean asetzen saiatzen gara, beti hauen zoriontasuna eta ongizatea ardatz hartuta.
Etor zaitez eta ikasi dezagun elkarrekin!
Kontaktua
Egiten ditugun ekintza eta jarduerei buruzko informazioa behar baduzu, zalantzaren bat argitu, proposamen bat egin edo beste edozer gauzarako, beheko formularioa bete dezakezu, telefono zenbaki honetara deitu edo mezu bat bidali (Whatsapp edo Telegram erabiliz) 623 10 20 76.